XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Gure eskualdea mapa batetan marrazten
GAIAREN GEHIGARRIA.

Oraingo hau ausartentzat bakarrik proposatzen dan lana da.

Taldeka nahiko ondo egin daikezuen lana da, dana dala, eta presarik barik egin beharrekoa: Zuen eskualdea aztertzen diharduzuen neurrian, burutzen joan zeintekeze.

Garbi esanda: Eskualdeko maketa bat egitera ausartzen zarie?.

Gatxa iruditzen bajatzue, egizue besterik ez bada ere, herri, mendi eta ibaien maketea gitxienez.

Horretarako, plastikako garaian ere lana gogor egin daikezue.

Mendien garaiera adierazteko makilatxo batzuk zutunik ipini eizuez eta beheko egurrean untzez josi.

Gainetik zakuz estali eta gero igeltsua emon beharko deutsazue.

Lehortu jatzuenean, margotzeko garaia dozue.

Ikusiko dozue ze ederra geratzen jatzuen! Eta gogoan izan eskalan egiten ahalegindu behar dozuela!.

Zer? Eskala zer dan ez dakizuela?.

Begiratu, mapa edo plano batetan ezin daiteke sartu eskualde oso bat, ezta? Nahitanahiez txikitu egin behar, ez dagoalako halango paper zabalik,...

Ba, orri txikietan errealitatea adierazi ahal izateko, txikiagotu horri eskala deitzen jako.

Jo daigun, adibidez, errealitateko metro bakoitza milimetro batera laburtzen dala.

Milimetroa metroa baino mila aldiz txikiagoa danez, plano horren eskalea 1:1000koa dala esaten da.

Mapetan, ostera, lur eremu askoz handiagoak adierazi behar izaten diranez, errealitatea askoz gehiago laburtu behar da, eta, horregaitik, 1:1000 eskalea baino txikiagoak erabilten dira: 1:250.000 edo 1:100.000.

Euskal Herriko Atlasean aurkituko zeunke zein dan erabilitako eskalea? Hasierako orrialdeetan dago.

Era bardinean gelan edo etxean dozuezan mapetan eskalak aurkitu.